Ohiko galderak
- Bereizmena: 300 dpi, baina formatu handien inprimatzeetarako (olanak, roll-up, errotuluak…) 150 dpi bereizmenean egon daiteke.
- Kolorea: Koloreak CMYK izan behar du.
- Koskatzeak: Fitxategi guztiek izan behar dituzte 2,5 mm-ko koskatzea eta segurtasun-marjinak, mozketa egiteko.
- Fitxategiaren formatua: PDF, nahiz eta TIFF fitxategiak ere onartzen ditugun, argazkiak inprimatzeko.
- 32x45cm
- 33×48,8cm
- 42x60cm
- 50x70cm
Hainbat binilo-mota ditugu.
- Iraupen laburrerako binilo monomerikoa: 100 mikrako binilo autoitsaskor ekonomiko eta gogorra. Azalera lauetan erabiltzeko. 3 urteko iraupena, kanpoalderako plastifikatuta erabiltzea aholkatzen da.
- Iraupen luzerako binilo polimerikoa: 70 mikrako binilo autoitsaskor gogorra. Azalera lauetan erabiltzeko. 5 eta 7 urte bitarteko iraupena, kanpoalderako plastifikatuta erabiltzea aholkatzen da.
- Ibilgailu integralen errotulaziorako binilo elkartua. Ibilgailuetan jartzeko eta honen formetara egokitzeko 50 mikrako binilo autoitsaskorra. Plastifikatuta erabiltzea aholkatzen da, urratuak saihesteko.
- Kristalerako binilo mikrozulatua: Ikusmena ahalbidetzeko diseinatutako binilo autoitsaskorra. Orokorrean, ibilgailuen atzealdean jartzeko erabilia.
Materialaren neurriak
Materialak 130cm-ko gehieneko zabalera dauka. Neurri handiagoetarako, panel gainjarrien bidez batuko dira, 1,5 cm-ko loturekin.
Material zurrun mota asko daude:
- Forex gogor eta balioaniztuna, publizitaterako, erakusketetarako, argazkietarako eta dekoraziorako egokiak. Material iraunkorra da, barrualderako nahiz kanpoalderako (3 urte arte). Lodierak: 3, 5, 10mm
- Dibond gogorra, 3mm-tako aluminiozko sandwicha. Kanpoaldeko errotuluak jartzeko egokia. Lodierak: , 3,mm.
- Abaraska-kartoia. Karteletarako eta erakustokietarako egokia. Barrualdeetan erabiltzen da. Lodierak:, 1,mm, 2mm, 10mm.
Materialaren neurriak
Neurri handiagoetarako, pieza bat baino gehiagotan egin eta batuko dira.
Bi olan mota ditugu:
- 1. 500 g-ko PVC olana. Olan ekonomikoa da, eta inolako babesik gabe, hiru urte inguruko iraupenekoa. Askotariko erabilpenetarako egokia.
- Olan mikrozulatua haize-boladei eusteko diseinatuta dago. Inolako babesik gabe 3 urteko iraupena dauka
Olanak akabera mota desberdinekin entrega daitezke:
- Aluminio zinkeztatuzko ojetero tradizionalekin. 2 cm-ko diametroa 0,5 m bakoitzeko.
- Termosoldatze errefortzuarekin, botoi-zuloen aplikazio-eremua indartzeko. Botoi-zuloen inguruan materiala apurtzea saihesteko aholkatua.
Materialaren neurriak
Olanen materialak 300 cm-ko gehienezko zabalera dauka; neurri handiagoetarako, materiala soldatutako panelen bidez batuko da, 2 cm-ko gainezarpenarekin
Zalantzaren bat daukazu?
Bidal iezaguzu posta elektroniko bat zure zalantzarekin adi@adigrafik.com helbidera